Nouvelle cuisine (Sukaldaritza berria) Frantziako sukaldaritzan garatutako elikagaien sukaldatzeko eta aurkezteko modu bat da. Sukaldaritza klasikoaren aldean, Nouvelle cuisinean platerak arinagoak eta finagoak egiten zituen; aurkezpenari, bestetik, garrantzi handiagoa ematen dio. Nouvelle Cuisine 1970eko hamarkadan jaio zen Frantzian, eta iraultza ekarri zuen sukaldaritzaren mundura. Henri Gault, kontzeptua berak sortu zuen, eta Christian Millau zein André Gayot kazetari gastronomiko garrantzitsuak izan ziren mugimendu honen eragileak.[1]